Sexu erasoa egin zion gizonezko batek emakume bati Tuteran. Kalean izan zen, herriko plaza batean. Bertatik pasatzen ziren herritar batzuei esker lortu zuten erasotzailea identifikatzea eta ondoren poliziak atxilotzea. Lekuko horiek adierazi zuten emakumea lurrean zuela gizonak, soinekoarekin goratuta eta gizona haren aldamenetik kendu nahian. Gerturatu zirenean bizilagun horiek, gizonak zaplastekoa eman zion biktimari eta ihes egiten ahalegindu zen. Herritarrek haren atzetik egin zuten korri eta poliziak atxilotu zuen gero. Espetxera bidali zuten erasotzailea. Biktima ospitalera eraman zuten.