Indarkeria egotzita zazpi pertsona atxilotu ditu foruzaingoak

Euskalerria Irratia 2018ko mai. 7a, 12:49

Zazpi atxiloketa horiek kontuan izanik, dagoeneko 126 pertsona hartu ditu atxilo aurten Foruzaingoak, genero indarkeriarekin eta familiartekoarekin zerikusia duten delituengatik. Gehienetan emakumeak izan dira biktimak.

Foruzaingoak zazpi pertsona atxilotu ditu azken egunotan (sei gizon eta emakume bat) Cascanten, Lizarran, Olaztin, Sarrigurenen, Zizurren, Villafrancan eta Allon, indarkeria matxista edo familiartekoa leporatuta.

Nafarroako Gobernuaren esanetan, Tuterako segurtasun agenteek 56 urteko gizonezko bat atxilotu dute, familiartean indarkeria delitua egiteagatik. Salaketa jarri dute haren aurka.

Horrez gain, 47 urteko gizon bat atxilotu dute Tuterako Merindadeko herri batean, bikotekideari jotzeagatik. Olaztin, bestalde, 23 urteko gizon bat hartu dute atxilo, emakume bati umeen eta lekukoen aurrean eraso egiteagatik.

Gainera, Foruzaingoak beste lau pertsona atxilotu ditu, biktimengana hurbiltzea debekatzen zien agindu judizialak urratzeagatik.

Azkenik, bikotekide ohiarengana gerturatzeko debekua duen 43 urteko gizon bat atxilotu dute Lizarran. Aurrekariak ditu antzeko delituengatik.

Zazpi atxiloketa horiek kontuan izanik, dagoeneko 126 pertsona hartu ditu atxilo aurten Foruzaingoak, genero indarkeriarekin eta familiartekoarekin zerikusia duten delituengatik. Gehienetan emakumeak izan dira biktimak.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!