Besoak Zabalik kanpaina aurkeztu du gaur Gizarte gaietako presidenteorde Miguel Laparrak. Harrera familiak behar direla ohartarazi du. Adin txikiko neska-mutikoak dira, familia bilogikoan kasuistika desberdinetako arazoak direla-eta harrerarako egoitzan bizi direnak edota senideren batekin bizi direnak. Iaz 223 haur izan ziren harreran hartuak 190 familiari esker. Halako familia gehiago behar dira.
Familiaren barruan arazo desberdinak izan daitezke, eta ez da ohikoena izatea behar ekonomikoarena, baizik eta, bestelakoak izaten dira arazoak. Harrera sustatu nahi dute Besoak Zabalik ekimenarekin. Harrera familien testigantzekin sortu dute promoziorako bideoa. Baloreak helarazteko aukera, elkartasuna elkartrukatzeko edota bi aldeen ongizatea sustatzen direla gogoan izan dute.
Harrerarako familia izan nahi dutenek izen eman ondoren zenbait baldintza betetzen dituztela ziurtatuko dute. Harreran hartzen den haur bakoitzeko laguntza ekonomikoa ere jasoko dute.