Zinemarako sarrerak 2,90 euroan, Zinemaren Jaian

Euskalerria Irratia 2018ko mai. 7a, 09:54

Maiatzaren 7tik 9ra, Zinemaren Jaiaren hamalaugarren edizioa eginen dute zinema aretoetan.

Zinema aretoetarako sarrerek 2,90 euroko prezioa izango dute maiatzaren 7, 8 eta 9an, egun horietan Zinemaren Jaiaren hamalaugarren edizioa ospatuko dutela eta.

Txartelak prezio murriztuan lortzeko modua aurreko edizioetako berbera izango da: 14 urtetik beherakoek eta 60 urtetik gorakoek izan ezik, ikusleek akreditazioa bete beharko dute, apirilaren 10etik aurrera, Zinemaren Jaiaren webgunean.

Sarrerak hiru bide erabiliz eskuratu ahalko dira: aretoetako txarteldegiak, aretoen atarietako salmenta kutxazainak eta Internet bidezko ohiko salerosketa sareak.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!