Maria Chivite izanen da PSNren lehendakarigaia datozen hauteskundeetan

Euskalerria Irratia 2018ko mai. 7a, 09:07

Primarioen prozesuari amaiera emanda Chiviteren hautagaitza bakarra izanda bera izanen da PSNren hautagaia 2019ko hauteskundeetan. 

"Heldu den Nafarroako Gobernuaren buru izateko prest gara", esan du Maria Chivite sozialistak. Chivite bera izanen da datozen hauteskundeetan PSNren hautagaia lehendakari postua eskuratzeko. Alderdi horrek ez du beste hautagairik izan eta aurretik aurkeztuak zituen babesak aintzat hartuta Chivite bera izanen da zerrendaburua. "Proiektua badugu, ideiak ere bai, gogoa aldaketa berri bat Gobernura eramateko, aldaketa pertsonengan zentratua, aurrerakoia eta ezkerrekoa", gaineratu du.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!