Murrizketekin amaitzea eta hezkuntzaren kalitatea bermatuko duen ituna aldarrikatu dituzte Iruñean

Euskalerria Irratia 2018ko mai. 7a, 09:16

Argazkia: Manifestazioaren buruan, gazteluko plazan. / @ELAnafarroa

Kalitateko eskola publikoaren alde, murrizketan kontra eta hezkuntza hitzarmenaren defentsan "milaka lagun" atera dira kalera. Itunaren inguruko negozioazioak martxan daude Hezkuntza sailarekin.

Kalitateko eskola publikoaren alde, murrizketan kontra eta hezkuntza hitzarmenaren defentsan manifestazio egin zuten hezkuntzako arloko sindikatu guztiek, larunbatean, eta "milaka lagun" elkartu ziren, antolatzaileen arabera.

Solana, entzun, borrokan jarraitzen dugu eta Diru gehiago, hezkuntzarako leloak entzun ziren, besteak beste. Kalitatezko hezkuntza lortzeko itunaren negoziazioak eten eta iragan martxoaren 27an berriz hasi ostean, Departamentuaren "proposamen zehatzik" ez dutela jaso salatu zuten sindikatuek, kontseilariak "konpromisoa" azaldu bai, baina, oraingoz, esandakoak "asmo hutsak" baino ez direla.

Proposamen bat, mahai gainean

Nolanahi ere, Hezkuntza Departamentuarekin izandako bileretan, “zehaztasun maila” hobetze bidean dago, Amaia Zubietak sindikatu guztien izenean esandakoaren arabera. Hezkuntzaren partetik, idatzizko proposamen bat jaso dute sindikatuek, eta hilaren 11n bilduko dira berriz ere sailarekin, idazkia aztertu ostean.

Mobilizazioa amaituta, Alberto Goikoak azaldu zuen, sindikatu guztien ordezkari legez, ezinbestekoa dela “murrizketak bertan behera geratzea” eta “kalitatezko hezkuntza baten alde lan egitea ahalbidetuko duten elementuak berreskuratzea”. Hala, ratioen eta irakaskuntza orduen murrizketa galdegin zuen.

Amaia Zubietak azpimarratu zuen mobilizazioa ez zela izan “gobernuaren kontrakoa, aldaketaren aldekoa baizik”: “Konfiantza dugu Gobernu honekin eta bultzada eman nahi diogu, haren konpromisoak bete ditzan”.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!