Bortxaketa bat izan da Donibane auzoan: emakume bati eraso egin dio gizon batek, atzo, igandearekin, 05:00ak aldera. Etxera zihoan emakumea, gizonak eraso egin eta portal baten barruan bortxatu duenean. Gero, alde egin du.
Emakumeak salaketa jarri du, Iruñeko Udaltzaingoan, eta ikerketa abian da, Iruñeko Instrukzio epaitegiaren 4 gelaren agindupean. Sexu indarkeria kasuetan ohiko den legez, protokoloari jarraiki, forentsetik pasa da erasotutakoa, eta Iruñeko Udalaren Biktimentzako Arreta bulegoak baliabideak eskaini dizkio.
Ikertzaileak, emakumeak emandako deskribapena ardatz, erasotzailea identifikatzen saiatzen ari dira, eta, era berean, portalaren inguruko bideo kamerak berrikusiko dituzte. Bestalde, Espainiako Poliziaren sail Zientifikoko agenteak bortxaketaren ingurua ikuskatu du, gizonezkoa identifikatzea eta atxilotzea ahalbidetuko duten proben bila.