Aranzadiko teknikariek joan den asteazkenean hasi zituzten bi gorpuak ateratzeko lanak. Memoria berreskuratzen ari diren taldeek jasotako testigantzei esker aurkitu ahal izan dituzte gorpuzkiak. "Pertsona haien lekukotasunei esker, eta memoria taldeek gertatutakoari buruzko datuak biltzen egindako lanaren bidez, bi pertsonen gorpuzkiak aurkitu ahal izan dira Nafarroako Gobernuak jakinarazi duenez.
Gorpuak Ibero herriko Lapurren Zubia deritzonetik gertu aurkitu dituzte. 1936ko kolpe militarrean hildako bi herritarrenak dira.
Bi gorpu horiekin 64 dira legealdi honetan aurkitutakoak. Horietatik hiru Urdanizen eta beste bat Olabe herritik gertu.