"Berriro kalera ateratzeko unea dela uste dugu. Alde Zaharrak, auzo gisara, bere elkartasun izaera erakutsi behar du, auzokideak bihurtuz bere aldarrikapenen protagonista", esan du ArrAZoiak ekinbideak, dispertsioaren kontrako egunaren harira.
Alde Zaharreko bost preso politikoen etxeratzea eskatu, eskubideak aldarrikatu eta dispertsio politikarekin bukatzeko exijituko dute egun guztian.
"Bizilagun bakoitzaren parte hartzearekin, kilometro bat ezabatuko dugu, presoen eta auzoaren arteko distantziarekin amaitzeko", adierazi du.