Zortzi gazte auzipetuen abokatuetako bat da Amaia Izko. Harekin hitz egin dugu Euskalerria Irratian epaiketaren azken txanpan. Atzo entzun genuen gainera epaiketan. Esan zituenen artean, terrorismotzat kalifikatzea zentzugabea dela ez dagoelako inongo oinarririk horretarako. "Sortu zen liskarra unean bertan sortu zen eta ez zen aurretik planifikatutakoa izan", adierazi zuen, eta frogak ere eman zituen hori esandakoan. Akusatuek "inongo erasotan ez zutela parte hartu" nabarmendu zuen abokatuak. Entzun elkarrizketa: