Laura Perez kanporatzeko erabakia berretsi du Espainiako Podemosek

Euskalerria Irratia 2018ko mai. 4a, 08:42

Podemos-Ahal Dugu taldetik bota du eta parlamentuko bere eserlekua uzteko exijitu dio. Halakorik egiteko asmorik ez duela adierazi du Perezek sare sozialetan eta bide judiziala aztertuko duela gaineratu du. "Maniobra honen atzean, Nafarroa Madrildik aldatzeko dagoen asmoa izkutatzen da", esan du. 

Nafarroako Berme Batzordeak lehenbizi eta orain Espainiakoak Laura Perez Podemos-Ahal Dugutik kanporatzeko erabakia hartu dute. Parlamentuko bere eserlekua uzteko ere eskatu diote Perezi baina halakorik egiteko asmorik ez duela esan du berak sare sozialen bidez (ikusi Perezek idatzitakoa azpian, gaztelaniaz). Uste du Perezek maniobra bat izan dela Nafarroaren aldaketa Madrildik gidatu nahi dutenena. "Tristeziaz jaso dut erresoluzioaren albistea. Nafarroan lortutakoak ezagutzen ez dituzten eta desprestigiatzen dutenek gidatu dute kontutan hartu gabe aldaketaren aldeko proiektuan lan egin dugunak. Bidegabeki espedientatuak izan gara, kaleratuak eta publikoki irainduta". Proba guztiak kontuan hartu gabe epaitua izan dela salatu du eta defentsarako eskubidea urratu egin zaiola, errugabetasuna eta duintasuna ere ez direla kontuan hartu uste du. "Nire hitza zalantzan jarri da eta Nafarroako Podemoseko zuzendaritzaren egiazkotasuna aintzat hartu da", gaineratu du. Horregatik, arduraz jokatzeko asmoa iradoki du sare sozialetan idatzitako mezuetan: "Espediente hau ezin dut modu horretan utzi eta bide judizialetik nola jardun naitekeen aztertuko dut. Hilabeteotan bizitako jazarpen politikoa, irain publikoa eta tratu txarra ez datoz bat etika eta adiskidetasuna defendatzen duen talde batekin". 

Nafarroako exekutiboak purga politikoa egiten du Berme Batzordearen babesarekin eta hala Perezen lan parlamentarioa eragotzi eta gutxietxi egin dutela salatu du. "Nire kaleratzearekin lortu nahi duten bestea da etorkizunean etor daitekezeen barne hauteskunde primarioetan ezin aurkeztea nire burua eta hala nafar askoren ordezkapenik ez egotea ere ekarriko du", azaldu du. Orain arte egin bezala bere parlamentuko eserlekutik lanean segituko duela esan du Perezek  "Nafarroaren aldaketa indartzen segitzeko eta 2019an ere aldaketak irauteko" eta hala dio 2015ean hartutako konpromisoekin segituko du. "Ez dut etsiko eta sortu gineneko irizpide politikoei eusteagatik ez dut pentsatu nahi hau izan behar dela ordaindu beharrekoa prezioa". Berriz eginen lukeela ere esan du. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!