Beste etxe kaleratze bat gerta daiteke maiatzaren 9an. Hipotekek Kalteturikoen Plataformak salatu du Pilar, bere alaba eta bere biloba bizi diren etxetik bota nahi dituela artzapezpikutzak. Halakorik onartu ez eta etxe kaleratzea gertatu daitekeen egunean mobilizatzera deitu dute. 17:00etan elkarretaratzea eginen dute artzapezpikutzaren parean, Santa Maria la Real kaleko lehen zenbakian.