Ez da abusua, erasoa da. Hori izan zen atzo Iruñean bildutako manifestariek gehien errepikatzen zuten leloa. Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiarientzako mezua izan zen. 2016ko sanferminetako talde bortxaketaren auziko sententzia idatzi zuten epaileei eginiko interpelazio zuzena. Hori baino gehiago ere bazen, ordea. Epaimahaiko hiru magistratuak soilik ez: zigor kodea, justizia sistema eta, are, "gizarte patriarkal" osoa jarri zuten jomugan manifestazioaren antolatzaileek.