Ezin ulertua. Ezin bat egin sententziarekin. Frustazioa. Eraso sexista batean indarkeria beti dagoelakoan daude Gobernuko zerbitzu juridikoak ere. Bortxaketa izan zela, sexu erasoa. Horixe uste du Gobernuak eta helegitea prestatzen ari direla ziurtatu du Maria Solana bozeramaleak. Hutsuneak daude sententzian eta horiek baliatuko dituzte errekurtsoa jartzeko.
Hamar egun pasa baino lehen Nafarroako Justizia Gorenean jarriko dute errekurtsoa. Ezohiko sententzia dela ere nabarmendu du Herritarrekiko eta Erakundeekiko kontseilari Ana Ollok. Alde batetik, boto partikular batek absoluzioa eskatzen zuelako, eta bestetik, kontraesanak daudelako.
Gobernuak eginen duen bezala fiskaltzak ere errekurritu eginen du sententzia. Abusua baino, eraso sexuala izan zelako jarriko du helegitea. Ministerio Fiskalak jakinarazi du datozen egunetan aurkeztuko duela helegitea fiskaltzak.