Iruñeko Ganbera Abesbatzarentzat da 2018ko Vianako Printzea Saria

Euskalerria Irratia 2018ko api. 27a, 13:39

Iruñeko Ganbera Abesbatzaren irudia.

Ana Herrera Kultura kontseilariak nabarmendu du 72 urteko lanari aitortza egiten zaiola sari honekin. Abesbatzak berak egindako lanari eta herritarrei eskainitako lanari. 

Iruñeko Ganbera Abesbatzak jasoko du 2018ko Vianako Printzea saria. Ana Herrera Kultura kontseilariak nabarmendu du 72 urteko lanari aitortza egiten zaiola sari honekin. Abesbatzak berak egindako lanari eta herritarrei eskainitako lanari.

1946an sortu zuen Iruñeko Ganbera Abesbatza Luis Morondok. Ordutik, Iruñea eta Nafarroa lau haizetara zabaldu du Mundu osoan barrena. Dotoreziaz. Konpromisoz folklorearekin eta musika identitatearekin. Erreferente kulturala izan dela ere nabarmendu du eta babes zein atxikimendu ugari jaso duen hautagaitza izan da Iruñeko Ganbera Abesbatzarena.

Herrerak gaineratu du, sariaren berri abesbatzaren zuzendariari jakinarazi dionean, ezin sinetsirik jaso duela albistea eta oso pozik, emozionaturik zegoela.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!