"Faxismoa". Hitz hori erabili du Jose Perals fiskalak Altsasuko ostatuko liskarrari buruz hitz egiteko; gazteek "izua" zabaldu zutelakoan dago.
Guardia Zibilaren tesia bere egin du fiskalak eta terrorismoa zela dio. Horregatik, orain arte eskatutako zigorrak berretsi dituzte: 12 eta 65 urte arteko kartzela eskaerak; horiek atzera botaz gero, sei eta 17 urte eta erdiko zigorrak galdegin ditu. ETAk Alde Hemendik kanpaina egin zuela esan zuen, halaber, Guardia Zibilak epaiketan adierazi gisan.
Ostegunean jarraituko du Altsasuko gazteen kontrako epaiketak. Akusazio partikularrak eta defentsak falta dira oraindik.