Anika Lujan izendatu dute Euskara Kontseiluko batzordekide

Euskalerria Irratia 2018ko api. 27a, 08:41

Anika Lujan Martinez. Arg: La Voz de la Ribera.

Osoko bilkuran izendatu zuten atzo Lujan Euskararen Kontseiluko batzordekide. Joan den martxoan beste kideak ere izendatu zituzten: Cristina Lainez, David Anaut, Itziar Diez de Ultzurrun eta Carlos Pikabea.

Nafarroako Euskara Kontseiluko batzordekide berria izendatu zuten atzo parlamentuko osoko bilkuran. Anika Lujan izanen da batzodekide berria. Berarekin batera osatzen dute kontseilu hori Cristina Lainez Gavarerrik, Dabid Anaut Peñak, Itziar Diez de Ultzurrunek eta Carlos Pikabeak. 

Geroa Baik, EH Bilduk, Podemos-Ahal Duguk eta Izquierda-Ezkerrak proposatutako hautagaia izan da Lujan eta 25 boto eskuratu ditu. UPN, PSN eta PPk zurian eman zuten botoa. 

Nafarroako Euskararen Kontseilua besteak beste parte hartze organoa da, planifikazioan gomendioak emateko eta euskara sustatzeko lanean ariko dena. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!