Taldekako Espainiako Gimnastika Erritmiko Txapelketa Arena pabiliolian eginen da abenduan

Euskalerria Irratia 2018ko api. 26a, 20:05

Joan den asteburuan Villafrancan eta Funesen jokatutako Erribera Goiko herrien arteko txapelketan 300 gimnastak baino gehiagok parte hartu zuten.  

Ortzadar Platero gimnasta da eta Nafarroako Gimnasia federazioko kidearekin mintzatu gara ‘Kirol txiki, esfortzu handi’ tartean. Esan digu Nafarroan kirol hau momentu onean dagoela eta berretsi digu Taldekako Espainiako Gimnastika Erritmiko Txapelketa datorren abenduaren eginen dela Navarra Arena Pabiliolian. Mikel Nabarro gure kolaboratzailea mintzatu da berarekin.

Honetaz gain asteburuko emaitzak eta agenda karri dizkigu Nabarrok, ohi bezala.

ERRUGBIAN

Pasa zen astean kontatzen genuen La Única Emakumezko Errugbi taldeak estreinaldi ona izan zuela igoera fasean, ba joan zen asteburuan lehiatutako 2. jardunaldian peñakideek bigarren garaipena lortu zuten eta ziurtatu zuten finalerdietan egongo direla. Sailkatuta daude zuzenean, falta zaigu aurkaria nor izango den eta asteburu honetan Giromara doaz presiorik gabe igotzeko fasearen ligazka honi falta zaizkion jardunaldietan bezain ongi eta sendo jokatzen jarraitzeko asmoz. Pinta ona du nafarrak erakusten ari diren mailak, ea Ohorezko mailako taldea bihurtzen dira. Pausoz-pauso. Guk jarraituko dugu haien ibilibdea.

 

IRRISTAKETAN

Ioseba Fernandezek jarraitzen du historia egiten, berak ezartzen dituen errekorrak gaindituz! Azkena ehun metrokoa. Joan zen asteburuan, Antoniuttin, irristalari nafarrak eten zuen kronoa 9 segundu eta seirehun ta lau ehunetan. Udazkenean lortu zuen errekorra baino berrogeita hamalau hamarrenetan. Berak dio 2019an Bartzelonan izango diren World Roller Gamesetan erretiratuko dela eta bere sasoi onenean egin nahi duela. Bidean dago Ioseba Fernandez, dudarik gabe.

 

ARTE MARTZIALETAN

Alde batetik, Judoan Lucas Monrealek zilarrezko domina lortu zuen Asturiasen izandako Txapelketa Unibertsitarioa eta beste ordezkari nafarrak, hau da,  Javier Lassak, brontzezkoa eskuratu zuen. Honetaz gain, judoan ere judoka nafarrek 7 domina ekarri dituzte Andorratik non joan zen asteburuan lehiatu zen kategoria guztietako kirolariei zuzendutako Txapelketa Internazionala. Hain zuzen ere, 4 urrezko domina eta 3 brontzezko domina irabazi zituzten.

Beste aldetik, Taekwondoan ere albiste on bat dugu Paula Remirez 2018ko arbitro internazional onena izendat dutelako. Arbitro nafarrak ezagutu zuen albistea Tunisian izandako Junior kategoriako Txapelketan eta Gazteriaren Sailkapen-Jokoetan arbitro-lanak egin ondoren. ZORIONAK PAULA!!!

AGENDA

Asteburu honetan ekitaldi polita izango dugu Lodosan, ostiraletik igandera, non Kirolaren Zazpigarren Festa ospatuko dute. Adin guztietako pertsonei zuzendutako egitaraua prest dute, entrenamendu funtzionaleko erakustaldiak, saskibaloi eta futbol aretoko txapelketak, arraun erakustaldiak… denetarik. Gonbidatzen zaituztet lodosa.info webgunean sartzera bisita ongi antolatzeko.

Erlazionatuak

Ortzadar Platero gimnasta

Euskalerria Irratia 2018 api 24 Iruñerria

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!