"Bortxaketa izan zen eta ez sexu abusua"

Euskalerria Irratia 2018ko api. 26a, 14:32

Amorrua. Ezin sinetsia. Lunes Lilas, Andrea eta Betaurreko Moreak plataformetako kideek "onartezina" den kondena izan dela diote. 

Indignazioa izan da nagusi sententzia jakin bezain laster. Jendea oihuka hasi da berehala: "Bortxaketa izan zen ez sexu abusua", eta "guk sinesten dizugu". Kondena eredugarria exijitzen zuten, bidezkoa. Justizia. Ez zen abusua izan, bortxaketa baiztik. Hori nabarmendu nahi izan dute behin eta berriz. 

Negar malkoak isuri dituzte askok auzitegiaren pareko protestan. Haien artean, kezkatuta, triste, amorratuta Asun Casasola, Nagore Laffageren ama. "Onartezina izan zen Laffageren kondena, homizidioa ikusi zutelako hilketa izan zenena eta oraingoan ere bidegabekeria bat ari da gertatzen", esan du. 

Beste behin zalantzan jarri da bortxaketa salatu zuten emakumea. Emakumea egin dute epaiketa honetan susmagarri eta akusatu, kritikatu dute. Lotsagabekeriatzat jo dute sententzia. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!