Nafarroako Estatistika Institutuak Populazio Aktiboaren Inkestaren datuak plazaratu ditu. Horien arabera 2018ko lehen hiruhilekoan 2.700 herritar gehiago daude lanik gabe eta zerrenda horretan 32.500 nafar. Datu hori joan den urteko lehen hiruhilekoarekin alderatuta, orain 100 lagunek gehiagok dute lanpostua. Langabezian leudeke 16.400 gizon eta 16.100 emakume.