Nafarroako Gobernua memoria historikoaren gaiarekin egiten ari dena azaltzera joanen da zenbait herritara. Memoriaren Institutuan gordeko dituzte datu guztiak: bibliografikoak eta jasotako testigantzak bilduko dituzte. Horretarako Liburutegi Publikoen sarean, liburutegi espezifiko bat izanen da dokumentazio hori guztia jasotzeko. Erriberrin izan zen atzo Ana Ollo Herritarrekiko eta Erakundeekiko kontseilaria eta datozen egunetan beste hainbat herri bisitatuko ditu: Tuteran izanen da maiatzaren 9an, Lodosan maiatzaren 17an, Azagran maiatzaren 18an eta Lizarran maiatzaren 22an.
Orain arte egindako exhumazioak (64) eta identifikazioak (21) nabarmendi zituen Ollok. Gogora ekarri zuen gainera Aranzadi Zientzia Elkartearekin batera egindako lanari esker egin dutela aurrera lan horietan.