Hamar familia daude Hipotekak Kalteturiko Plataformaren barruan etxetik bota dituztenak eta ez dutenak etxe bat izateko aurreikuspenik, beste hamar familia etxebizitza duin bat izatetik urrun daude "etxe txikiegi" batean ari direlako bizitzen eta 65 familia bizi dira logela bakar batean. Muturreko egoera batzuk dira horiek plataformak salatutakoak. Eta horrekin batera, Nafarroako Gobernuari egin dio eskaera. Alde babetik, etxebizitza publiko eta sozialetan egiten duten eskaintza ez dela nahikoa izanen dagoen eskariari aurre egiteko. Izan ere, egun, Nasuvinsa sozietate publikoan izen emanda daude 6.679 eskaera halako etxebizitza baten beharra dutenak.