Iruñerriko Mankomunitateak ez zuen Europako araudia bete, eta Gongorara tratatu gabeko zaborra bota zuen, hori dela kausa, espedientea zabaldu dio Nafarroako Gobernuak. Bigarrena da, izan ere, 2016an beste bat zabaldu zion, kontu berarengatik, eta, orduan, 30.000 euroko isuna ordainduta konpondu zuten auzia.
Mankomunitateak "20 urteetan kudeaketa txarra" izan duela salatu du Aritz Ayesa presidenteak, eta hori "bi urte exkaxean" ezin dela irauli.
Bestelakoak ere mintzagai izan ditu: zaborra tratatzeko zentroa non egonen den ezartzeko bilera ostiralean izanen dutela iragarri du. "Ez dugu ez behar bezalako instalaziorik, ezta aurrera begirako erdi bideko konponbiderik ere, ezin ditugu hondakin hauek ez Culebretera ez Carcarrera eraman". Gauzak horrela, zaborra tratazeko "instalazio berria" behar delakoan dago.