Gazte sormen programa egonkortzen ari da Nafarroako Kirol eta Gazteriaren Institutuaren eskutik. Aurtengo berrikuntzak, aurreko urteetako eskaintzez ez ezik, arte egoitza, Uharte Zentroan; eta grafiti, kontakizun labur eta argazki lehiaketak.
Horiez gainera, urtero egiten dituzte Arte Gaztearen Topaketak eginen dituzte aurtengoan ere. Eta ospitaleetako Gazte Arte Programa ere martxan dago, Osasun Departamentuarekin elkarlanean, ospitale guneetan arte proiektuak bultzatzeko . Amaitzeko, idazketa sortzailea bultzatzeko tailerrak ere izanen dira. Zazpi dira beraz gazteen sormena sustatu nahi duten programak.
Gazteak lotu eta ehuntzeko
14 eta 30 urte bitarteko gazteei zuzendurik, helburua "sorkuntza, parte hartzea eta pentsamendu kritikoa sustatzea da, formakuntzara eta sormen sarearen ehuntzera bideratuta", Ruben Goñi Nafarroako Kirol eta gazteriaren institutuko zuzendariak azaldu duenez.
110.000 euroko aurrekontua du Gazte Sormen Programak eta oinarri guztiak deporteyjuventudnavarra.es webgunean aurki daitezke.