Torturaren inguruko hitzaldia emanen du Paco Etxeberria forentseak

Euskalerria Irratia 2018ko api. 25a, 09:51

Paco Etxeberria antropologo eta mediku forentsea. Arg: kaosenlared

>Tortura Euskal Herrian izeneko hitzaldia emanen du larunbatean Lesakan, 19:00etan. 
>Igor Portu eta Mattin Sarasola lesakarrak duela hamar urte torturatu zituztela gogoratuko dute. 
>Paco Etxeberria mediku forentsearekin batera izanen da Zaine Rekondo ere, torturen biktima bat. 

Tortura Euskal Herrian izenarekin hitzaldia emanen dute Paco Etxeberria mediku forentseak eta Zaine Rekondo torturen biktima izandakoak. Lesakan izanen da hitzordua larunbatean 19:00etan kultur etxean. Hamar urte... ehunka kilometrotara bihotzetik gertu ekinaldiaren parte izanen da hitzaldia eta Igor Portu zein Mattin Sarasolaren kasuak gogoratuko dituzte bereziki, hamar urte joan baitira haien tortura kasuetatik. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!