There is no alternative esan zuen Margaret Thatcherek, Erresuma Batuko lehen ministroa zenean, kapitalismoaren atzera bueltari erreferentzia eginez: ez dago alternatibarik, merkatua, mundializazioa eta kapitalismoa beharrezkoak dira; ez dago besterik. Horregatik, lelo hori parodiatu nahi izan dute Alternatiben Herriko kideek, hain justu There is no alternative lerroburua izanen duen bertso saio baten bitartez.
Saioa Alkaiza, Alazne Untxalo, Sustrai Colina eta Beñat Gaztelumendi ariko dira bertsotan, ostiralean, 19:00etan, Katakraken, Irati Majuelo gai jartzailearen gidaritzapean.