Bi eraso izan ziren NUPeko karpan, festa giroan, eta bietan esku hartu zuen talde feministak, emakumeak "erasotuak izaten ari zirelako eta nahi ez zuten gauzak egitera behartuak", adierazi dutenez.
Erasoak ez dira bakandutako gertaerak, haien hitzetan. "Emakumeak festaz gozatzen ari ziren, libreki. Erasotzailea haien espazio pertsonala inbaditzen ari zen. Patriarkatuaren arauen arabera, gizon batek hori egin dezake. Era honetan, ohiko bihurtzen da indarkeria matxista eta emakumearen gutxiagotasun ideia".
Horregatik, erasoak "sistematikoak" direla azpimarratu dute eta "festa giroan arriskua handitu" egiten dela: "Ez gara soilik bortxaketez ari, baizik eta ukituei buruz, umiliazioei buruz, irainei buruz... guztiz normalizatutako erasoak dira".