Erizaintza euskaraz izateko eskubidea aldarrikatzen ari dira ikasleak. Ikasle horiek Behatokiaren laguntzarekin Arartekora jo dute. Eta Arartekoak iradoki du, komenigarria litzatekeela euskarazko eskolak ematea hala nahi duten ikasleentzat. Hezkuntza departamentuari eta unibertsitate publikoari egindako gomendioa izan da Arartekoak egindakoa.
Iradokizuna NUPeko Errektoretzari eta Hezkuntza Sailari helarazi zaie. Lehenak, ezintasuna adierazi du irakasleen kontratazio terminoetan. Bigarrenak begi onez ikusi du iradokizuna eta horren beharrarekin bat egiten du. Horretarako NUPekin duen hitzarmenean euskararen presentzia areagotzeko neurriak hartu ditu.
Behatokiaren arabera errealitatea da ez dela aldaketarik eman eta soilik 2 ikasgai eskaintzen direla euskaraz gradu osoan. Horregatik, eta irtenbide baten bila, hitzorduak eskatuko dizkiete bai Errektoretzari, eta baita Hezkuntza Sailari ere, urratsak eman ditzaten.
Gaurko agerraldian Sortzen, AEK, Behatokia eta euskalgintzako zenbait kide izan dira, baita ikasleak ere.