"Datu objektiboak aintzat hartuta, zalantzarik gabe, planifikazio bat dago, ez gaude kasu bakan baten aurrean". Altsasuko auziko ikerketaren arduradunak, Guardia Zibilaren kapitainak (F-78921) lekuko gisa deklaratu zuen atzo, epaiketaren seigarren egunean. Haren ustez, erasoa "antolatu" egin zen, eta, horretarako, 2016ko ekainetik urrira arteko lau aurrekari aipatu zituen.
Gaur Altsasuko Auzian epaitzen ari direna "zentzugabekeria" dela nabarmentzera joan dira Auiztegi Nazionalera ELA, LAB, Steilas eta ESK sindkatuak (CCOO, ELA, LAB, ESK, CGT, STEILAS eta EHNE sindikatuek dokumentu bateratua onartua dute auzian justizia eskatu eta Nafarroan epaitzeko aldarrikatuz) Guardia Zibilak Ospa Mugimenduari buruzko egindako txostena aztertuko dute aldeek; txostena gakoa da gertatutakoa terrorismo-tzat jotzeko