Ezka ibaian behera, larunbatean Burgin almadien jaitsieraren jai handia ospatuko dute. 27. edizioa izanen da aurtengoa. Tradizioak izanen dira nagusi, eta berrikuntzak ere bai. Ohitura horietan parte hartzaile gazteak hasi direlako sartzen. Eta lehen aldiz aurten, baita emakumeak ere. Almadia batean jaitsiera eginen dute Virginia Laspidek eta Leire Marcok. Hamaiketan irtengo dira amalmadietan eta Burgira hamabi terdiak aldera iritsi.
Horrez gain, Almadien Egunak bestelako ekimenak ere izanen ditu: antzinako azoka, haurrentzako jolas tradizionalak, garai bateko lanbideen erakustaldia eta halakoak. Baita herri bazkaria, pilota partiduak, Demode Quartet taldearen ikuskizuna eta goizaldera arteko dantzaldia ere.
Sari banaketa ere izanen da. Aurten bi izanen dira sarituak. Alde batetik, Gorka Aginaga sukaldaria, Iruñazarra tabernan aritzen dena eta Zaraitzuarra dena eta bestetik, Nafarroako Pilota Federazioa. Protagonista horien tartean, beste bat ere bai. Erronkariko gazta. Denboraldiaren hasiera izaten da Almadien Eguna Errokariko gaztarentzako.
Larunbatean izanen da Almadiaren 27. Edizioa, Burgin.