Idoia Villanueva senataria izan liteke Podemos-Ahal Duguren hautagaia Nafarroako Gobernurako

Euskalerria Irratia 2018ko api. 23a, 09:25

Idoia Villanueva senataria.

Podemoseko zuzendaritzaren proposamena litzateke 2019ko hauteskundeetarako. Pablo Iglesias alderdiko idazkari nagusiaren babesa luke.

Idoia Villanueva Podemoseko senataria izan da legealdi honetan Madrilen. Bere izena ateratzen hasi da 2019ko Nafarroako hauteskundeetan Gobernuburu izateko hautagaitzarako. Zerrendan lehen izena izan liteke Idoia Villanuevarena. Podemos taldeko zuzendaritzaren babesa luke eta baita idazkari nagusiarena ere, Pablo Iglesiasena. Egun Podemos-Ahal Duguk bizi duen barne krisiarekin amaitzeko modua izanen litzateke Villanuevaren aukeraketa, erdibideko irtenbidea. Espainiako Podemosek igorria lioke proposamen hori Nafarroako Ahal Duguren adarrari.

2015ean izendatu zuten senatari. Nafarroako Gobernuak izendatu zuen Podemos-Ahal Duguren ordezkari gisa eta Geroa Bai, EH Bildu eta Izquierda-Ezkerraren babesak izan zituen, baita noski, bere alderdiarenak ere. Hasiera batean talde mistoaren barrutik ekinen zion lanari baina geroago Podemos taldearen barrutik ari da.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!