Eztanda batek kalteak eragin ditu Estatuko Zerga Agentziaren bulegoan

Euskalerria Irratia 2018ko api. 23a, 08:56

Gasdun botila batzuen leherketak hormak, ateak eta leihoak haustu ditu, baina ez du zauriturik eragin. iruñeko Yanguas y Miranda kalean dago egoitza hori. 

Suak itzaltzeko sistema automatikoko gasdun botila batzuek eztanda egin dute Iruñeako Yanguas y Miranda kalean dagoen Estatuko Zerga Agentziaren eraikinean, bederatzigarren solairuan, Nafarroako Gobernuak Eferi adierazi dionez.

Eztanda hain handia izan da, ezen hormak, ateak eta leihoak haustu dituen. Gainera, alarma sorrarazi du auzokoen artean eragindako zarata oso handia izan delako, azaldu dutenez.

Leherketa izan den momentuan eraikina hutsik zegoenez, ez du zauriturik eragin, eta ez dute inor etxetik ez eraikinetik aterarazi behar izan.

Gertaeraren ondoren, suhiltzaileak bertaratu dira badaezpada arriskurik zegoen, baina handik gutxira alde egin dute, ez delako surik sortu.

Gaur goizean eraikina sakonean aztertuko dute, eta kalteak zenbatu. Momentura arte, ez dute zehaztu leherketa zerk eragin duen.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!