Maravillas Lanberto Yoldiri eskainitako kantua du Berri Txarrak taldeak. Eta kantu horixe abestera igo zen oholtza gainera Gorka Urbizu. Kitarraren akordeekin, une hunkigarria utzi zuen Larragako plazan Berri Txarrak taldeko kideak. Ondoren etorri ziren Paz de Ziganda helduen abesbatzako ahotsak eta herriko dantzariak. Fermin Balentzia kantautorearen abestiaren bertsioarekin ikuskizuna osatu zuten.
Maravillas Lanberto Ioldi (Larraga, Nafarroa Garaia, 1922ko ekainaren 28a – 1936ko abuztuaren 15a) Espainiako Gerra Zibilean eraila izan zen. Aita, Vicente Lamberto, herriko militante sozialista zuen. Guardia Zibila haren bila etxean azaldu zenean, Maravillas alabak harekin joan nahi izan zuen. Udaletxean bahiturik, Maravillas behin eta berriz bortxatu ondoren, hil egin zuten, aitarekin batera. Haren gorpua biluzik txakurrei eman zieten eta gorpuzkinak erre zituzten.