UPNk ez du babestu Sanduzelaiko jaietako eraso homofoboa gaitzesteko adierazpena

Euskalerria Irratia 2018ko api. 23a, 08:24

Argazkia: Eraso gaitzesteko elkarretaratze jendetsua egin zuten larunbatean. / ekinklik.org

Iruñeko Udala osatzen duten gainontzeko alderdi guztiek kondenatu dute bi mutilen kontrako erasoa. Erregionalistek diote adierazpenak "biktimak erruduntzat hartu eta erasotzaileak babesten" dituela.

Ostiralean Sanduzelaiko jaietan bi mutilek pairatutako eraso homofoboaren kontra azaldu dira herritarrak, larunbatean egindako elkarretaratze jendetsu baten bitartez, baita Iruñeko Udala ere, EH Bilduren, Geroa Bairen, Aranzadiren, Ezkerraren eta PSNren botoekin onartutako deklarazioan, "eraso hori jasan duten pertsonei eta noizbait jazarrita eta beldurtuta sentitu direnei babesa eta elkartasuna" azaldu dizkiete. UPN izan da kondenatzeko deklarazioarekin bat egin ez duen bakarra, haren hitzetan, "biktima erruduntzat jo eta erasotzailea babesten" duelakoan. 

 

Txioak zalaparte eragin du sare sozialetan, Iruñeko Udalak onartutako adierazpenak justu kontrakoa dioelako, babesa azaltzen dielako erasotuei eta gaitzetsi egiten duelako gertatutakoa. Horregatik, hainbat izan dira UPNri kargu hartu diotenak. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!