Pentsio sistema propioa aldarrikatu dute erretiratuek Iruñean

Euskalerria Irratia 2018ko api. 23a, 08:22

Pentsionistak Martxan eta Sasoia erretiratu eta pentsionista taldeek deituta milaka lagun atera dira kalera diru-sarrera duinak aldarrikatzera.

Nafarroak pentsio sistema propioa izateko aukera aldarrikatu dute erretiratu eta pentsionistek beste behin Iruñeko kaleetan. Gutxienez, 1.080 euroko pentsioa da eskatzen ari direna eta KPIaren araberako igoera izanen duena. “Hemen eta orain 1.080ko pentsioak. KPIaren igoera ziurta dadila. Pentsio sistema publiko eta propioa”, zioen pankartaren atzean milaka izan dira protesta egin duten herritarrak. Pentsionistak Martxan eta Sasoia erretiratu eta pentsionista taldeek deituta atera dira eta alderdi politikoak eta sindikatuak ere izan dira, tartean, EH Bildu eta ELA, LAB eta Euskal Herriko Eskubide Sozialen Karta taldea.

Nafarroan 82.753 pentsiodun dira (%61,67) 1.100 euro baino gutxiago jasotzen dutenak eta horietatik gainera 49.193 ez dira iristen 650 euro jasotzera. Eta diru gutxien jasotzen dutenen artean gehienak beste behin emakumeak dira: 54.224.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!