UPNk aukeratu du datozen hauteskundeetan Iruñeko Udalerako zein izanen den alderdiaren hautagaia: Enrique Mayak errepikatu eginen du alkatetzarako gai gisara. Botoen %79 eskuratu zituen alderdiak atzo egindako primarioetan. Beste hautagaiak, Maria Kutzek botoen %19 eskuratu zituen.
Lehen aldiz egin dute UPN alderdian primarioak Iruñeko Udalerako alkategaia aukeratzeko.