Eskola jantokia ordaintzeko diru laguntzak eskatzeko epea zabalik

Euskalerria Irratia 2018ko api. 20a, 08:52

Iruñeko udalaren diru laguntzak maiatzaren 14ra arte eskatu ahalko dituzte familiek, urtarriletik ekaine bitarteko jantokia ordaintzeko.

eskatzeko hiriko ikastetxe publiko zein itunduetako 3 eta 12 urte bitarteko adingabeen eskola-jantokiko gastuen zati bat ordaintzeari begira. Gizarte Ekintzako Alorreko deialdi honek 300.000 euroko aurrekontua du, eta ikasturte honetako (2017-2018) urtarriletik ekainera doan aldia estaltzen du, hartara osatuz joan den azaroko deialdia, ikasturte honetako lehenengo lauhilekoa hartzen zuena.

Prestazioa eskatzeko eskabidea aurkeztu behar da maiatzaren 14an beranduenez, betiere eskatzaileak behar bezala sinaturik eta deialdian eransten den ereduarekin bat. Gizarte Ekintzako Alorrean (Zapatería k., 40) betekizunei eta aurkeztu beharreko agiriei buruzko informazioa ematen da. Eskabidea, galdatutako agiri eta eranskinak, sinaturik, Iruñeko Udalaren edozein erregistrotan aurkezten ahalko dira, edo, bestela, administrazio-prozedurak jasotzen duen beste edozein bideren bitartez. Eskola-jantokien diru-laguntza ikasturte honetan jasotzen ari diren familiek ez dute aldi honetarako eskaerarik egin beharko, automatikoki luzatuko baita, baldin eta haren inguruabarrak ez badira aldatu.

Udal-laguntzaren xedea da arazo ekonomiko, familiar edota sozialak direla medio zaurgarritasun-egoeran dauden haurrei laguntzea, ikastetxeko jantokietara bazkaltzera joan daitezen, eta bidenabar, ikasleen eskola-errendimendua zein garapen pertsonala hobetu eta elikadura-ohitura osasungarriak sustatzea; funtsean, zio ekonomikoen ondoriozko bazterkeria ekiditea esparru horretan.

2017-2018ko ikasturtea amaitzen denean, gastua 675.000 eurokoa izango da gutxi gorabehera, eta 2.228 haur izango dira onuradun.

Errenta, erroldatze-agiriak eta bestelako laguntzak

Iruñeko Udalaren diru-laguntza, behin familia-eskatzaileen egoera baloratuta, beste erakunde batzuen laguntzen osagarria da, Nafarroako Gobernuak ematen dituenen osagarri, adibidez.

Halaber, Udalaren oinarrietan bost tarte ezartzen dira diru-laguntza eskatzen duen familia-unitatearen diru-sarreren arabera, eta horrekin bat xedatzen da Udaletik jasoko den diru-laguntzaren zenbatekoa. Ezezkoa emanen zaie PFEZren aitorpenean kapital higigarrien etekinak 1.000 eurotik gora jo duten familien eskabideei. Kasu guztietan, deialdiaren klausulekin bat etortzeaz gain, familia-unitateen errentek ez dituzte gaindituko muga gisa ezarritako tarteak.

Errentari buruzko betekizunez gain, diru-laguntzen onuradun izateko benetako bizitokia Iruñean izan behar da, eta bertan erroldatuta egon diru-laguntza noiz eskatu eta gutxienez hilabete lehenagotik, bai eta diru-laguntza jasotzen den epean ere; halaber, adingabeak izan behar dira kargura, 2017-2018ko ikasturtean ikastetxe publiko zein itundu batean eskolatuta Haur Hezkuntzako 2. Zikloan edo Lehen Hezkuntzan (3 - 12 urte), eta eskola-jantokia erabiltzeko beharra adierazi. Familia onuradunen ardura da egoera pertsonalean ematen diren aldaketak oro jakinaraztea, baldin eta emandako diru-laguntzari eragiten badiote.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!