Eskuragai daude jada Aranzadiko eta Sanduzelaiko udal igerilekuetako sarrerak. Ekainean zabalduko dituzte bi instalazioak: lehena, 15ean; bigarrena, 23an. Itxi ere data ezberdinetan itxiko dituzte: Aranzadi irailaren 7an eta Sanduzelaiko igerilekuak 15ean.
Abonamenduen prezioa adinaren arabera ezarri dute: 2 eta 14 urte arteko gazteentzat, 40'30 euro; 60 euro, 14tik 24 urtera; 25etik 65era, 80'75; eta 40'30, 65 urtetik gorakoentzat.
La Caixan, Euskadiko Kutxa, Rurak Kutxan eta BBVAan egin daiteke ordainketa, baita igerilekuetan bertan ere. Ez dute onartuko esku diruarekin ordaintzea.
Interesa duten horiek herritar txartela aurkeztu beharko dute, orain gutxi ateratako argazki bat eta NANa.