Gobernuak Karlos III.aren bederatzi gurutze emanen ditu aurten

Euskalerria Irratia 2018ko api. 18a, 20:12
Uxua Lopez Flamarike ingeniari tafallarra. Arg: Dani Blanco. Argia.

Uxua López eta Ascen Cruchaga ingenieriak, Ana Díez zinemagilea, Frías ahizpak arkitektoak, Arza ahizpak Hartza jatetxeko sortzaileak, Mirentxu Oyarzabal medikua, Abesbatza Elkartea, Gaz Kaló Ijitoen defentsarako elkartea eta Arregi/Urbeltz dantzari eta ikerlari senar-emazteak dira saritutakoak.

Foru Gobernuak Nafarroako Karlos III.a Noblearen Gurutzea bederatzi pertsona eta erakunderi ematea erabaki du gaurko saioan, zeinek bere jarduera-esparrutik "Foru Komunitatearen garapen, proiekzio eta ospean egindako lan aipagarriagatik". Hartara, onartutako foru-dekretu banaren bitartez, gurutzea honako hauei esleitu die: Uxua López Flamarique, ikertzailea; Ana Díez Díaz, zinema-zuzendaria; Ascen Cruchaga Lasa, enpresaria; Frias Sagardoy ahizpak, arkitektoak; Mirentxu Oyarzabal Irigoyen, endokrinologoa; Nafarroako Abesbatza Elkartea; Arza Suescun ahizpak, Hartza jatetxekoak; ijito herriaren aldeko Gaz Kaló Elkartea; eta Marian Arregi Sarasola –hil ondoren– eta Juan Antonio Urbeltz Navarro senar-emazteak, Argia Dantza Taldearen sortzaileak.

Gurutzeak banatzeko ekitaldia maiatzaren 12rako aurreikusita dago.

Horrela, Gobernuak Argia Dantza Taldea sortu zuten sena-emazteak saritu ditu –Marian Arregi Sarasola, hil ondoren, eta Juan Antonio Urbeltz Navarro, matrimonio que creó Argia Dantza Taldea, con el que “hainbat hamarkadatan Nafarroako ondare folklorikoa, historikoa, musikala eta kulturala garatzen, sustatzen eta zabaltzen laguntzeagatik”.

Ascen Cruchaga Lasa, andrearen kasuan, Gobernuak beraren profil zientifiko berritzailea azpimarratu du, eta ekintzailetzaren alde egin duen apustua, “munduko ehun pertsonarik sortzaileenen artean kokatzera bultzatu duena”, Nafarroaren izena sektore aeroespazialeko zirkulurik garrantzitsuenetara zabalduz.

Ana Díez Díazen kasuan, Exekutiboak nabarmendu du “pixkanaka-pixkanaka filmografia koherente eta pertsonala osatuz joan dela, errealitatearekiko konpromiso sakona duena eta indarkeriaren erabilera gaiztoak ikertzen dituena”.

Bestalde, Exekutiboaren iritziz, duela 30 urte sortu eta gaur egun Nafarroako 66 koru eta 5.000 kantari baino gehiago biltzen dituen Nafarroako Abesbatza Elkarteak “Nafarroako ondare musikal eta kulturalaren zati garrantzitsua mantentzen eta transmititzen lagundu du azken hiru hamarkadetan”.

Irabazi-asmorik gabeko Gaz Kaló elkarteari dagokionez, Exekutiboak nabarmendu du "irmotasun osoz jardun duela Nafarroako Ijito Herriaren eskubide zibilak, politikoak, ekonomikoak, sozialak eta kulturalak defendatzeko eta estereotipo eta aurreiritzi sozialen aurka borrokatzeko".

Arza Suescun (Julia, Juana Mari eta Manoli) ahizpen kasuan, Gobernuak gogoratu du Iruñean inoiz izan den jatetxerik ospetsuenetakoa altxatu zutela, Hartza, eta horren laguntzaz, "Nafarroako sukaldaritza tradizionala sustatu eta hedatu dutela".

Frías Sagardoy (María Rosario, María Antonia eta María Pilar) ahizpei dagokienez, Gobernuak nabarmendu du, duela 50 urtez geroztik, emakumeak arkitekturan duen eginkizuna aldatzen lagundu dutela, aurretiaz gizonei mugatutako esparrua baitzen, eta "Nafarroako arkitekturaren aitzindari gisa eta espiritu egonezin eta ekintzaileari esker" egin dutela.

Uxua López Flamarique ere saritu du, "genero-ikuspegia duen ikerketa zientifikotik planetaren beroketa globalaren efektuei aurre egiteko soluzioen sustapena, bultzada eta garapena irmotasun osoz errazteagatik".

Azkenik, Gobernuak Mirentxu Oyarzabal Irigoyen, andrearen "endokrinologia pediatrikoaren arloko ibilbide profesionalari eutsi dion grina eta zorroztasun zientifikoa" baloratu du, baita haurren diabetesari aurre egiteko egin duen borondatezko jarduna ere.

1997. urtean sortua

Karlos III.a Nafarroako Noblearen Gurutzea 1997an sortu zuen Foru Gobernuak Nafarroako gizartearen aurrerabidean edo Foru Komunitatearen kanpo-proiekzioan laguntza handia eman duten pertsonak eta erakundeak publikoki aitortzeko.

Sariak Karlos III.a Noblearen izena hartu zuen (Nafarroako errege guztien artean bakezalea izateagatik nabarmentzen dena), kultura eta artearen alde egindako ekimenengatik, eta Europako gainerako gorteekin bakea eta adiskidantzazko harremanak ezartzeagatik.

Esmalteztatutako gurutze bat da, eta bertan Nafarroako Artxibo Orokorrean kontserbatutako argizarizko errege zigiluan ageri den Karlos III. Noblearen irudi jesarria erreproduzitzen da, "karolus regis navarre" hitzek inguratzen dutelarik. Atzealdean, Nafarroako ezkutua agertzen da "Nafarroako Foru Komunitatea" adierazpidearen eta "Nafarroako Karlos III. Noblearen Gurutzea" hitzen gainean.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!