Gertakariak Tafalla kaleko etxebizitza batean gertatu dira, 18:00ak aldera. Gizonezko bat eta haren semea hilda aurkitu dituzte . Ama larri zauriturik helikopteroz eraman dute Nafarroako Ospitalera, baina arratsaldeko 19.00ak aldera hil egin da. Foruzaingoak jakitera eman dutenaren arabera, esanetan, indarkeria zantzuak aurkitu dituzte.
Hilketaren aurkera ari da aztertzen Foruzaingoa. Semeak gurasoei eraso egin eta, ondoren, bere buruaz beste egin duela da poliziaren hipotesi nagusia.