Nafarroak 13.185 pertsonen jubilazio pentsioak osatuko ditu lehen aldiz

Euskalerria Irratia 2018ko api. 18a, 08:06

Argazkia: Ogasun bulego bat, errenta aitorpena egiteko egunetan, artxiboko irudi batean.

Pentsio baxuenak igotzen lagunduko du, 663 eurora iritsi arte, errenta aitorpenaren bitartez.

Pentsio baxuenak osatuko ditu Nafarroak, lehen aldiz. 13.185 pentsionistek jasoko dituzte Nafarroako Gobernuaren laguntzak, errenta aitorpenaren bitartez. Mikel Aranburu Ogasun kontseilariaren hitzetan, "bestela lortu ezinen luketen gutxiengoa" ziurtatuko die diru gehigarri horrek; "gutxieneko" hori 633 euro dira. 

Egun, Nafarroako Gobernuaren errenta gehigarria jasotzen duten 23.000 pertsona daude, eta horrek 18 eta 20 milioi euro arteko kostua dauka. 

Errenta aitorpena, martxan

Horrez gainera, errenta aitorpena egiteko modua urterokoa izanen dela azaldu du Aranburuk, bai eta aurten bulego berri bat ireki dutela, Donezteben. 

Gainera, graciasati.info webgunea ere martxan dago eta guztira 123.469 bisita izan ditu, kanpaina hasi zenetik. 

Proposamenei dagokienez, 181.504 egin dizkiete 236.626 zergadunei, esperotako proposamenen %55a.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!