“Pistako txirrindularitzan Nafarroak harrobi garrantzitsua du”

Euskalerria Irratia 2018ko api. 17a, 19:56
Bakarne Gonzalez txirrindulari altsasuarra

Bakarne Gonzalez altsasuarrak zilarrezko domina Keirin modalitatean eta brontzea Scrachekoan lortu zituen Tafallan jokatutako Espainiako Pistako Txirrindularitza txapelketan.

Martxoaren 29tik apirilaren 1era Tafallan eginiko junior eta kadete kategorietako txapelketa honetan nafarrak bikain aritu ziren. Josu Etxeberriak brontzezko domina lortu zuen puntuazio-proban eta Bakarne Gonzalezek beste bi domina eskuratu zituen. Gaur ‘Kirol txiki, esfortzu handi’ tartean Mikel Nabarrok txirrindularitzaz hitz egin du, DC-RIDE VEKTOR taldekidea den 17 urteko kirolari bikain honekin.

Honetaz gain beste hainbat kiroletako emaitzen berri eta agenda ekarri dizkigu Nabarrok.

BOXEOAN

Cesar Bam Bam Nuñez Espainiako Txapelduna erdiko pisuan. Larunbatean Anaitasuna Kiroldegian lortu zuen txapeldunaren gerrikoa Jorge Vallejo errioxarra gainditu ondoren. 10 round edo txanda borrokatu zituzten eta boxealari nafarrak puntuengatik irabazi zuen. Gauzak horrela….

 

ERRUGBIAN

La Única gizonezkoen errugbi taldea Euskal Ligako txapelduna  izan zen joan zen asteburua bigarren aldiz jarraian eta igotzeko fasea jokatzera doaz La Unicako neskak egiten ari diren moduan. Peñakideek garaipena lortu zuten igoera faseko estreinaldian, hain zuzen ere Lugon, non Muralla talde irabazi zuten 10-50. Lau taldekako bi multzo dira eta lehenengo bi postuetan geratu behar dute ametsa errealitatea bihurtzeko. Kontatuko dugu astero nola daramaten bai neskek bai mutilek.

 

ATLETISMOAN

ere albiste onak izan ditugu Nico Quijerak errekor nafarra ezarri zuelako ostiralean Tenesseen, Estatu Batuetan. Jabalinista nafarra ikasten eta lehiakatzen ari da Masachusetseko Unibertsitatean eta ostiralean hirurogeita hemeretzi metro eta hirurogeita hamabost zentrimetrora iritsi zen. Hau da historiako bigarren markarik onena Esiapiniako Atletistmoan eta soilik 25 zentimetro gehiago beharko ditu Europako Txapelketarako sailkatzeko. Sasoia errekuperatu du Nicok lesio bat gainditu ondoren eta badirudi Europako Txapelketan egon daitekela. Kontatuko dugu, eta egun batean ezagutuko dugu atleta nafarren bizitza estatu batuetan han atletismoak hemen baino difusio handiagoa du, gure kirolariek bekak, diru-laguntzak lortzen dituzte kirola egiteari esker… eta nola ez, euskaldun baten bat dugu handik

AGENDA

La Únicaren emakumezkoen taldeak Igoera faseko 2. jardunaldia izango du datorren igandean, hilak 22 12:00etan Nafarroako Unibertsitate Publikoko instalazioetan Unizar talde aragoiarraren aurka.

Erlazionatuak

Bakarne Gonzalez txirrindularia

Euskalerria Irratia 2018 api 17 Nafarroa

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!