Epaitegian, Altsasuko auziak bigarren eguna izanen du gaur. Auzitegi Nazionalean izanen dira deklaratzen erasoa pairatu zuten Guardia Zibilek. Atzo, liskar horretan parte hartzea eta terrorismo delitua egitea egozten dieten zortzi akusatuen txanda izan zen. Ukatu egin zuten erasotzaile izatea. Zenbaitek esan zuten taberna horretan ez zirela egon ere. Martxelo Diaz Garako kazetaria ari da epaiketa jarraitzen eta gaur ere han izanen da. Guardia Zibilen deklarazioaren egunean UPNko diputatu Carlos Salvador gerturatu da Auzitegi Nazionalera.