Monarkiaren kontrako mobilizazio batean atxilotu zuten Madrilen, 2014ko martxoan, kazetari lana egiteagatik; Poliziak, aldiz, agenteak zauritzea egozten dio. Ahotsa.info-k ustezko erasoaren bideoa aztertu du eta bertan polizia batek beste bat kolpatzen duela ikus daiteke. Gaur hasiko da Bororen kontrako epaiketa.
Armiarma operazioaren bigarren fasean ere atxilo hartu zuten, bai eta Euskal Jai gaztetxearen alde Iruñean egindako mobilizazio batean. Dena, 2014an. Auzi horiek itxita daude jada.
Gaur hasiko den manifestazioaren atarian, Madrilgo Kazetarien Elkarteak sostengua eman dio, baita Nafarroako hainbat hedabidetako kazetariek ere.