Azken datuen arabera, Ebro ibaiak segundoko 2.000 metro kubo daramatza, eta azken orduetarako emaria beste 500 metro kubo haztea espero da; hori dela eta, Erribera inguruan bizi direnei ibilgailuak erretiratzeko eskatu diete, eta eguerdian bertako udal arduradunekin bilera egingo dute Nafarroako Gobernuko ordezkariek.
Arazoak dituzte Arakil inguruan ere; ibaiak inoizko emaririk handiena darama, 1990eko hamarraldian datuak biltzen hasi zirenetik.