Adur, Jokin, Oihan. 513 egun. Gaur honako esaldia irakurri dut euren kasua laburbiltzen: "Justizia mendeku bilakatzen duen neurrigabetasuna". Hori da egiten ari direna "justizia" helburu politikoekin neurrigabe erabiltzen.
Ez dira defentsaren argudioak onartu. Eskakizunak inoiz ikusi ez diren zenbakiak dakartza. 16ean, astelehenean hasiko da epaiketa eta ematen duenez Guardia Zibilari estuki lotuta dagoen epaile batek erabakiko du beraien etorkizuna. Tabernetako eztabaidak = terrorismoa, diotenez.
Zentzugabea da! Eta egunak aurrera doaz... horregatik larunbatean ni ere han izango naiz. #ezdaposible #justizia