Zonalde urdina ezarri dezakete Arrotxapean. Itziar Gomez zinegotziak astelehenean Presidentzia Batzordean esandakoaren arabera, "gehienez ere" Arga kaletik Martzelo Zelaieta kalera arteko gunea har dezake.
Arrotxapeko auzo eztabaidagunean, hain justu, ordainpeko zonalde horri buruzko inkesta egin dezatela eskatu dute, jakiteko zer nolako harrera izan dezakeen bizilagunen artean.
Patricia Peralesek, Arrotxapeko auzo zinegotziak, begi onez jaso du inkesta egitearen ideia eta Herritarren Segurtasun eta Elkarbizitza gunera eramateko konpromisoa hartu du.
Bestelako eskariak ere izan dira: esaterako, Martzelo Zelaieta etorbidean, bidegorria artzea; edota skate park gunea eraikitzea. Horren harira, Trinitariosen bizikletentzako eta skatentzako parkea sortzea pentsatzen ari direla iragarri zuen Peralesek.