Azken egunotako euriteak direla-eta ibaiek ohi baino ur emari handiagoa daramate. Gaur goizean alerta aurreko egoera ezarria diote Egari Murieta parean eta Lizarran, Aragoiri Kaparroson, Argari Funesen eta azkenik, Ebrori Kastejonen. Bart gainera alerta aurreko egoera horretan izan dira baita Irati ibaia eta Zidakos baina azken orduotan behera egin du bi horiek eramaten duten ur emariak.
Errepide nagusietan ez da aparteko eragozpenik
Normaltasunez hasi da eguna errepideetan. Ur putzuak eta euria direla-eta arretaz gidatzeko gomendioa egin du Gobernuak baina oro har ez dago aparteko arazorik.