Hogei enbor ebaki behar izan dituzte. Bi aizkolariek beraiek jarritako enborrak moztu dituzte lehenbizi, eta ondoren hasi dira aurkariak jarritako materiala mozten. Lan erdiak eginda, Otsagabiako aizkolariak, Iker Vicentek, minutu bat eta berrogehita bost segundoko aldea kendu dio Arria V.ari. Txapeldunak 56 minutu eta 28 segundo behar izan ditu lan guztiak amaitzeko. Arria V.ak, aldiz, 59 minutu eta 37 segundo. Horrenbestez, Vicentek hiru minutuko eta bederatzi segundoko aldea atera dio errezildarrari. Otsagabiara joan dira jokoan zeuden 12.000 euroak.