Txapela buruan jarrita, Ezkurdia eta Zabaletarentzat binakakoa

Euskalerria Irratia 2018ko api. 9a, 07:53

Jose Javier Zabaleta eta Joseba Ezkurdia.

Joseba Ezkurdia eta Jose Javier Zabaleta sakandarrek Binakako txapelketako finala irabazi dute, Danel Elezkano eta Beñat Rezusta aise mendean hartuta 22 eta 9.

Kolorerik gabeko finalak gorri amaitu zuen: 22-9. Hala amaitu zen Bilboko pilotalekuko markagailua. Erraz egin zieten aurre Joseba Ezkurdia eta Jose Javier Zabaletak Danel Elezkano eta Beñat Rezustari. Parekatua izanen zela finala, horixe uste zuten askok. Baina, halakorik ez zen izan atzoko binakako txapelketako finalean. Hala, txapela jantzita itzuli dira Sakanara Ezkurdia eta Zabaleta. Arbizuarrarentzako lehen txapela izan da, etxarrendarrarentzako bigarrena, 2013an lortu zuen lehena Juan Martinez de Irujorekin batera. 

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!